Euskara

Un article de Oisquipedia.
Anar a : navigacion, Recercar

Entziklopedia Laburra[modificar]

http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf

oc hizkuntza[modificar]

iz. Erdi Aroan, bai esateko oc erabiltzen zuten Frantziako eskualdetako dialektoen multzoa. Erdi Aroan Frantziako hizkuntzak bi dialekto multzotan zatitua zeuden: oil hizkuntza (iparraldekoa, gaur egungo frantsesaren jatorria) eta oc hizkuntza (hegoaldekoa) gaur egun okzitaniera ere esaten zaiona.

Okzitania[modificar]

Frantziako hegoaldean oc hizkuntza erabiltzen zen lurraldea. Ozeano Atlantikotik Mediterraneoraino eta Massif centraletik Pirinioetaraino hedatzen da, eta antzinako lurralde hauek osatua da: Akitania zaharra (Gaskoinia eta Guyena), Limousin, Auvernia, Dauphiné, Proventza eta Languedoc.

Okzitaniako Tolosa[modificar]

ik. Tolosa, Okzitaniakoa.

okzitaniar[modificar]

izlag. eta iz. Okzitaniakoa, Okzitaniari dagokiona; Okzitaniako biztanlea.

okzitaniera[modificar]

iz. Okzitaniako hizkuntza, latin hizkuntzetako bat; oc hizkuntza eta proventzera ere esaten zaio. ik. oc. Gaskoia okzitanieraren dialekto bat da.

okzitano[modificar]

izond. eta iz. Okzitaniarra. Okzitaniera

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa[modificar]

http://www1.euskadi.net/harluxet/

oc hizkuntza[modificar]

iz. Frantziako erdialdetik hegoaldera arteko lurraldean mintzatzen diren dialektoen multzoa, egun okzitaniera deitua. Oc (lat.ezko hoc-etik) antzinako okzitanierako baiezteko partikula da. Oil hizkuntzari kontrajartzen zaio.

okzitania[modificar]

Frantziako H-ko eskualdea, Oc hizkuntza egiten den lurraldea (Akitania, Limousin, Auvernia, Dofinerria, Provence eta Languedoc).

okzitaniera[modificar]

iz. Frantziako hegoaldeko hizkuntza erromanikoa. Okzitanieraren lehen testu solteak X. m.koak dira eta XII-XIV. m. bitarteko trobalarien poesiaren adierazpide estandar eta bateratua izateari esker, maila jasoko hizkuntza izan zen XV. m.ra arte. Antzinako okzitaniera eta antzinako frantsesaren artean gaur egun baino desberdintasun gutxiago zeuden, baina frantsesak bilakaera luzea izan duen bitartean okzitanierak latinaren ezaugarri asko gorde ditu. Egun okzitaniera katalanetik gertuago dago frantsesetik baino. Hamabi milioi hiztun ditu egun eta bost dialekto nagusitan banatzen da: proventzera, languedocera, limousinera, auverniera eta gaskoia. Erdigune aitzindari eta zuzendari bat ez izanak bideratuta eta inguruko hizkuntza erromanikoen (katalana, frantsesa, gaztelania eta italiera) eraginez edo, bost dialekto hauen arteko desberdintasunak ugariak dira. Gaskoiaren ezaugarriak bereziak direla eta, zenbait hizkuntzalarik hizkuntzatzat hartzen du eta biarnesa bere dialekto bezala; honek, ondoan duenez, eman zion zubererari seigarren bokala. Proventzera maila jasoko hizkuntza izan zen Frantzian eta Espainian XII-XIV. m. bitartean. Lehen trobalari okzitaniar ezagunak proventzeraz eman zituen bere poemak, Akitaniako Gilermo IX.a dukeak hain zuzen (1071-1127). Proventzako trobalariek halako maila eta onespena hartu zuten Europako mendebaldeko gorteetan, non beraien estiloa ezarri baitzen Katalunian eta Galizian; proventzeraz garatutako poesiak sorrarazi zuen kantiga galaikoportugesa. XV. m.an Proventzak erresuma frantsesarekin bat egin zuenetik, eta frantsesaren politika zentralistaren eraginez, etengabeko atzerakada pairatu du proventzerak, hizkuntza ahultzearekin batera, hizkuntza jasoa izateari ere utzi arte. Gaur egun, unibertsitate eta literaturan erabiltzen den arren, hiri handietan galtzen ari da. okzitano

okzitano[modificar]

1. iz. Okzitaniera. 2. izond. Okzitaniarra 1. iz. Okzitaniera. 2. izond. Okzitaniarra